Gaindituta Galdakao Igeriketako igelarien txaropenak Euskal Herriko Kluben Kopan

Pasa den asteburu honetan (Abenduaren 14 eta 15an) berrehun bat igelari bildu dira -Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako adiezlarik onenak- Galdakaoko Urreta polikiroldegian Euskal Herriko Kluben Kopa txapelketan parte hartzeko. Espero bezain lehiakorra izan da aurten txapelketa hau; baina azkenean, neskeen sailkapenean Galdakao Igeriketako neskek, bigarren postua eskuratu dute. Kopa honetan inoiz lortutako emaitzarik onena izan da hau. Getxoko neskak lehenengoak sailkatu dira, eta gipuzkoako Bidasoa XXI-ko neskak hirugarren postuan.


Mutilezko sailkapenean, Bidasoa XXI-koak lehenengoak geratu dira, Getxokoak bigarrenak eta nafarroako Amaya Klubekoak hirugarrenak.

Aldi berean, Galdakao Igeriketako beste ordezkari multzo bat, asteburu berberan Barakaldon ospatutako Bizkaiko Kopan parte hartu dute. Bertan Galdakaoko mutilek, lehenengo postua lortu dutelarik, eta Urretan ez zeuden neskek hirugarren postua.


Maila izugarria erakutsi digutena Galdakaoko igelariek txapelketa bietan, beren onena eman dutelako. Banakako mailan, Neguko Espainako Txapelketarako gutxiegoak lortutako gutxiengoak nabarmendu (oso zorrotzak baitira): Uxue Menika-k 100 m. sorbalda estiloan, eta Garazi Fonseca-k 400 eta 800 libre estiloan; beraz Pontevedrara joango dira berriro 2014ko otsailaren 27tik martxoaren 2rarte, bertan ospatuko baita Estatuko txapelketa infantil kategorian. Biek Udako Espainako Txapelketan partehartzea zihurtatuta daukate (2014ko uztailaren 24tik 27ra), Uxuek 100 eta 200 m. sorbalda estiloan eta Garazik 400 eta 800 m librean. Sergio Irazabalek udako txapelketarako 200m sorbaldako gutxiengoa lortu du Barakaldon. Dena den, oraindik badago denpora marka gehiago lortzeko Galdakaoko igelarientzat.


ZORIONAK GUZTIOI!!!!!!!!!!!!!!.


Datorren larunbatean, abenduaren 21an, sesio bikoitzan eta Barakaldoko Lasesarre polikiroldegian, VIII. Bizkaiko Banakako Sari Haundia ospatuko da. Oraingo honetan, infantil, junior eta senior kategorietan egingo da sailkapena. Seguruenik gure igelariek zeresana emango digutela!!!!!!!!!

¿Quieres nadar con nosotros?

Contacto:

Galdakao Igeriketa
c/ Bizkaia 42
48960 Galdakao

 

cng.git@gmail.com

 

Documento de Inscripción